Irakaskuntza eta sormena
Irakaskuntza eta sormena
Nire historia
Irakaskuntza eta sormena izan daitezke nire izaeraren bi zutabeak. Bizitzak irakasgai asko eman dizkit, nire etorkizuneko proiektu giztietan aurrera jarraitzeko baliagarriak izan zaizkidanak. Era berean, jasotako ikaskuntza hori irakaskuntzara eramaten saiatu naiz.
Txikitatik maite izan ditut literatura eta kultura, orokorrean; antzerkian aritzen nintzen, liburutegietan ipunak kontatu, bertso-eskolan umeen irakasle, eta idatzi, idatzi eta idatzi egiten nuen. Idatzi, denataz. Batez ere, nire sentimendu eta emozioei buruz, poztasun eta frustazioen inguruan… ipuin formatuan, antzerki-gidoi modura, edo olerkietako estrofetan. Dena euskeraz, umetatik emana izan zaidan hizkuntzan (gerora, gaztelania ere gehituko nuen).
Ezinegon eta ilusio horiekin irakaskuntzan sartzea erabaki nuen: bi ate jo ondoren, eta hauek irekitzean, parez-pareko bi mundurekin topo eginez. Haur Hezkuntzako irakasle gradua atera nuen eta 12 urte eman ditut irakaskuntzan Haur nahiz Lehen Hezkuntzan. Bitartean, Euskarako C2 hizkuntz eskakizuna lortu nuen eta euskaltegian klaseak emateari ekin nion. Azken irakaskuntza hau klase partikular eta errefortzu klaseekin tartekatzen nuen.
Kazetari lanetan aritzeko aukera ere izan dut Urola Kostako Hitza egunkarian, beti atsegin izan dudan bokazioa. Eta, nola ez, denok haurtxo bat daramagunez barnean, urte askotan antzerkian eta ipuin kontaketetan aritu izan naiz. Ume baten harridura aurpegia mundu honetan dagoen gauzarik ederrena da!!!!!
Zer gehiago egiten dut...
Irakaskuntza arloan aritzeaz gain, interpretazioan eta bikoizketan jardun ohi naiz, eta itzulpenak, gidoiak eta ipuinak egiten ditut.
Itzulpenak
Era guztietako testuak itzultzen ditut; Gaztelaniatik Euskarara eta alderantziz.
Bikoizketak
Euskaraz nahiz gazteleraz egiten ditut bikoizketak: audioliburuak, ipuinak, filmak…
Sortu, idatzi...
HIpuinak, eleberriak, antzerki gidoiak, olerkiak… idazten ditut; Ipuin kontaketan eta antzerkian nabil.
Eta orain zertan ari naiz?
Nire egunerokoa
Laburbilduz, norbanakoei nahiz talde edo enpresei Euskara klaseak ematen ari naiz (aurrez-aurrekoak nahiz Online). Itzulpenak eta bikoizketak egiten darrait eta Literaturan ere nire aletxoa jartzen saiatzen naiz.
Nire Liburuen Txokoa
Hemen, nire ipuin, olerki eta antzerki-godiak aurkituko dituzu, Euskararen ikaskuntzan laguntzeko zein gozatzeko (lan batzuk sarituak izan dira).
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Carlos Perez Uralde Irrati-Gidoien Saria dela eta, Euskadi Irratiko Kultur Leihoan egin zidaten elkarrizketa duzu ondoren.
7:50 minututik aurrera entzun nazakezu.
Andaluziako euskaldunon komunitatea
Andaluzian bizi garen euskadunokin komunitate bat sortzen ari naiz, gure harremanak indartuz, kultur-nahasketa honekin aberastuz eta jarduerak nahiz ekitaldiak antolatuz.
Komunitate hau Euskal Herrian bizi diren andaluziarrentzat ere baligarria izan daiteke. Interesa duen edonork har dezake parte (ez duzu zertan euskaldun eta andaluziarra izan behar). Zure ekarpena lagungarria izango zaigu. Animatu!