Euskara klaseak norbanako nahiz enpresentzat.

Hizkuntza ikasi eta hobetzeko irakaskuntza orokorra. Hizkuntza-eskakizunak gainditzen laguntzeko klase bereziak.

Nola egiten dut lan?

Zure beharrizanekin lan egiten dut, zugan oinarritu eta nahi duzun emaitza horiek lortzen saiatuko gara.

Lehenengo klasea dohainik eta konpromezurik gabea da

Ordutegi malgua

Banakako nahiz enpresetako klaseetarako. Garrantzitsuena zure denborari etekina ateratzea da.

Online klaseak %100ean

Zure beharretara egokitzen naiz. Garrantzitsuena ez da plataforma, zure helburuak baizik.

Metodologia dinamikoa

Neuk sortutako materialez gain, euskaltegietan darabilten materiala erabili ohi dut. 

Lortu B1, B2, C1 edo C2ko zure hizkuntz eskakizuna

Euskara nire espezialitatea eta pasioa da.

Nire ama hizkuntza euskara izatez gain, C2 ziurtagiria eta euskaltegian esperientzia dut. Horretaz gain, atsegin dut irakaskuntza.

Eskatu laguntza nahi duzun ziurtagiri hori eskuratzeko, ikasi disfrutatuz, hobetu zure lau gaitasunak: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena.

Ipuin eta eleberriak idazteko nire zaletasunak, aipatutako gaitasun hauek hobetzen lagunduko dizu.

Hizkuntz eskakizunak

Zein ziurtagiri behar duzu? B1etik hasi eta C2ra arte elkarrekin presta dezakegu zure azterketa. 

100 azterketa baino gehiago ditut eta 20 urte baino gehiago daramatzat hizkuntz eskakizunak lortzen ari den jendeari laguntzen.

Testigantzak

Miriam

“Izugarri gomendagarria da!!!! Alde batetik, oso jatorra eta atsegina da. Ondo sentiarazten zaitu bere klaseetan. Beste aldetik, klaseak ongi prestatzen ditu: – Gauza onak eta txarrak apuntatzen ditu – Gero Skype chatean akatsak jartzen ditu eta berarekin zuzendu ditzakezu. – Gainera, ahulguneak lantzeko ariketak ematen dizkizu. Hori dela eta % 100 gomendagarria da”

 

Noelia

“Nire kasuan Mikel aukeratu nuen HABE3ko idazlana eta ahozkoa prestatzeko. Idazmena lantzeko denbora gutxi banuen ere, gainditzea lortu nuen. Azpimarragarria da idazlanak arreta handiz zuzentzen dituela, baita ematen dizkizun gomendioak. Gainera, gaitasun handia du ikasleen zailtasunak eta erreztasunak antzemateko, honen arabera primeran egokitzen da. Ahozkoari dagokionez, nahiko urduri jartzen naiz azterketetan, beraz, beste ikasle batekin simulazioak egin genituen, benetan lagungarriak direnak. Azkenik esan beharra dut gustora egon naizela berarekin ikasten, jatorra baita! Guztiz gomendagarria!”

 

Silbia

“Mikel ezagutu nuen lagun baten bidez, berarekin B2ko agiria lortu izan zuena. Lehen momentutik oso erosoa sentitu nintzen Mikelekin ikasten, bere klaseak oso ongi antolatuak baitira eta, aldi berean, akatsak modu ulergarrian zuzentzen dituelako. Klase gutxiekin nire trebetasuna nabarmenean hobetu zen Mikeli esker eta, harrigarriro, nik ere nire C1eko titulua lortu nuen. Laburbilduz, urte pilo bat egon naiz euskara ikasten, eta nire bizitzan aurkitu dudan irakasle onenetariko bat da Mikel. Erabat gomendagarria. Esker anitz, Maixu !”

 

Maria

“Clases muy entretenidas. Muy fácil hablar con el . Siempre atento. Muy puntual en los horarios.”

 

Gorka

“Mikel es un gran profesional. Se adapta a tus horarios, objetivos y necesidades. Se preocupa por tu aprendizaje y logra que el proceso sea ameno. En definitiva, ¡un profesor más que recomendable! Gainera, B2 azterketa gainditu dut!”

 

Leire

 

 

“Mikel irakasle ezin hobea da. Urte bat egon naiz HABE 3ko idazlana gainditu ezinik, eta berarekin idazmena gainditu ez ezik, ahozkoa gainditu dut. Beraz, bi urte ondoren C1 agiria lortu dut beraren laguntzari esker!! Izan ere, ikaslearen beharretara eta ordutegietara moldatzen da. Gainera, nabaritzen da euskara gustokoa duela eta hori eskertzekoa da, hizkuntza zaila baita! Beraren izaerari dagokionez, pertsona jatorra eta tratu onekoa. Oso erraza egiten ditu gauzak. GOMENDAGARRIA!”

Nola has gaitezke?

Kafetxo bat hartzea bezain erraza da hastea; lehenengo klasea nire kontura doa. 

Kontaktatzeko zenbait bide dituzu ondoren:

Hauekin elkarlanean aritzeko pribilejioa izan dut: